Ezagutza tazito

Ezagutza tazitoa edo ezagutza inplizitua Michael Polanyi zientzialari eta filosofoak sortutako kontzeptua da. Azpimarragarria da Polanyik honen prozesuaren inguruan idatzi zuela, eta ez ezagutza forma bati buruz Knowing and Being- Conociendo y Siendo (1969) liburuan (euskaraz, Ezagutzen eta Izaten). Hala ere, bere esaldia guztiz edo partzialki adiezina den jakintza edo ezagutza modutzat hartu da, hitzez edo bisualki azaldu edo komunikatzerik izan ezin ez dena, edo jakin ez dena.

Ezagutza tazitoaren definizioa ez dago unibertsalki onartuta. Polanyiren aforismo ospetsuetako bat honakoa dugu: "Esan dezakeguna baino gehiago ezagutzen dugu / Uste duguna baino gehiago dakigu". Ezagutza tazitoa, normalean, geure buruei buruz nekez ezagutzen ditugun ohitura eta alderdi kulturalek osatzen dute; edo Nonaka & Takeuchi (1995) egileen hitzetan, ezagutza "informal, pertsonal edo sozial bat, modu sistematizatuan adierazteko zaila, —ikusgaitasun eskasekoa eta bide tradizionalen bidez partekatzeko zaila — edozein giza jarduera barnebiltzen duen testuinguruko eragileek gauzatzen dutena, baita erakundeen barruan ere".

McAdam et al. Ezagutza tazitoa honela definitzen dute: "esperientzia eta ekintza zuzenetik garatutako ezagutza praktikoa, oso pragmatikoa eta egoerarekiko zehatza, inkontzienteki ulertua eta aplikatua, artikulatzeko zaila, nagusiki elkarrizketa interaktiboen eta partekatutako esperientziaren bidez partekatua". [1]

Friedrich Hayek -ek ezagutza tazitoaren kontzeptua sozialismoan kalkulu ekonomikoaren arazoari proposatutako irtenbideei egindako kritikan erabiltzen du, ekoizpenaren plangintza zentrala eragozten duen ezagutzaren izaera sakabanatua ere azpimarratuz. [2] Ideia hauek zenbait saiakeren bitatrez izan ziren garatuak, zeinen artean Jakintzaren erabilera gizartean obrarik ezagunena da (gazteleraz, El Uso del Conocimiento en la Sociedad).

  1. McAdam, Rodney; Mason, Bob; McCrory, Josephine. (10 de abril de 2007). «Exploring the dichotomies within the tacit knowledge literature: towards a process of tacit knowing in organizations» Journal of Knowledge Management 11 (2): 43–59.  doi:10.1108/13673270710738906. ISSN 1367-3270..
  2. «El Uso del Conocimiento en la Sociedad» The American Economic Review XXXV (4) Septiembre de 1945.

© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search